lunes, 29 de diciembre de 2008

Hotza


Abenduan beti hotz egiten du, eta aurten berdin, baina azken egun hauetan, ez du hainbeste hotz egin ez? Behintzat nere herrian ez. Egunean zehar bakarrik, zeren eta gauetan...ikaragarrizko hotza egin du, baina beno hori normala da, neguan gaude ez? Eta egia esan, gustorago soportatzen da hotza, euria baino, zeren eta azken bolada honetan, euria eta euria bakarrik egin du, eta horri hotza gehitzen badiogu... insoportablea den gauza bat bilakatzen da.

Baina guk, hotzaren gaiarekin jarraituko dugu. Zer duzue gustoko egitea hotza egiten duenean? Nik etxean tximinia bat izango banu, hor pasako nuke denbora gehien baina ez dudanez, ba ezin dut! Beraz nik denbora daukadanean, manta lodi bat hartzen dut eta telebista aurrean jartzen naiz goxo goxoan!

Galdera hau pausatu eta gero, zuen erantzunen zai egonen gara jakin ahal izateko zer maite duzuen!

Leioa

Nola aurkituko dugu Leioako kanpusa 2009an? Uste al duzue obrak bukatuak izanen direla?
Eta bai, beste behin obrekin gaude! Beraz zer pentsatzen duzue? Obrak bukatuak izanen dira edo oraindik berdin jarraituko dute? Edota okerrago oraindik, obra gehiago izanen dira?
2009ko urtea, espero dugu lasaiago izanen dela gure belarri eta begientzat. Ez dugu belarriko minik izan nahi, eta gure begiak, gauza politak ikustea espero dute, eta ez buruz behiti dagoen kanpus bat.
Olentzerok bete al izan du gure desioa?
Bestela zer, zenbat denboraz jasan beharko ditugu oraindik obrak? Guk esango genuke...EZ DAKIGULA!!! Baina beti esaten dugun bezala, badakigula luzarorako hor daudela.
Gai horrekin segitzen badugu, depresiaon sartuko gara, beraz hortan utziko zaituztegu!
Ongi segi eta sartzea arte!

domingo, 28 de diciembre de 2008

Krisia??

Denek dakigun bezala, krisi garaian gaude. Baina berdin berdin dirua gastatzen jarraitzen dugu. Beno gastatu baino, xahutu esango nuke nik. Badirudi ez dakigula gabonak dirurik gastatu gabe pasatzen. Dirua beharrezkoak ez ditugun gauzetan gastatzen dugu gainera. Zertarako horrenbeste turroi, gozo, eta opari? Benetan zoriontsuago egiten gaitu hainbeste gauza izateak? Azaleko zoriontasuna baino ez da. Urte osoan izandako arazo guztiak ez dira desagertzen gabonetan, hor jarraitzen dute. Hala ere jendeak egun hauetan ezer pasatuko ez balitz bezala egiten du. Ba tamalez esan beharra daukat, zoriontasun faltsu horretatik bueltatzen direnean, arazoek hor jarraituko dutela, beraz hobe euren buruak gehigi ez engainatzea.

Hala ere, ez dut garratzegia iruditu nahi, beraz nire iritzi pertsonala eman ostean, gabonen izpirituan sinesten duzuen guztioi Gabon zoriontsuak opa dizkizuet eta 2009. urtea ongi hasi dezazuela!

Lan lan eta lan

Kaixo denei!
Lanean hasi al zarete? Zenbat lan dauzkazue opor hauetan egiteko? Guk asko dauzkagu, irakasleek lan asko eman dizkigutelako, baina guk ez ditugu bakarrik etxeko lanak egiteko!
Bizitza sozial bat dugu ondoan, batzuk lan egiten dute taberna batzuetan, edota beste hainbat gauza egiten dituzte. Eta ez da opor hauek, eguberriko oporrak direlako, gauzak aldatuko direla eta ez dugula lanik eginen, lan doblea daukagu. Tabernetan lan egiten dutenek, ordu gehiago paatzn dituzte lanean ... eta martxa honetan, noiz pausatzen ahalko gara?
Zuek ba al dakizue?
Oporrak direlarik oporrak direlako, irakasleek uste dute denbora libre gehiago izanen dugula eta oporrak ez direnean, klaseak eta ondoan egin behar dena. Hau ezinezkoa da, ikasleok arnastu ahal izan behar dugu!!
Besterik gabe, urrengorate!

viernes, 26 de diciembre de 2008

Oporrik ez ikasleontzat!

Kaixo guztioi!
Zelan doaz gabonetako oporrak' Beharbada pentsatuko duzue oporretan gaudela eta ez dagoela kexatzeko aukerarik. Baina ez da horrrela, gaurkoan ere kexa batetik gatozkizue, oporrei buruzko kexa batekin hain zuzen ere. Izan ere denek hitz egiten dute ikasleon oporretaz, denek esaten dute ikasleak oso ongi bizi garela baina ezer gutxi dakite errealitateaz. Gu baino askoz hobeto bizi dira irakasleak. Guk ez ditugu benetako oporrak izaten. Ados, ez gara klasera joan behar eta astean zehar Bilbon egoten garenak gure herrietan egoteko aukera izaten dugu baina lan zamak ez du behera egiten. Inondik inora, klasean gaudenean baino lan gehiago izaten dugu egiteko, oporren bueltan azterketak baitatoz eta lanak izaten ditugu irakasleei entregatzeko.
Beraz ez pentsatu ikasleok hain ongi bizi garenik.

lunes, 22 de diciembre de 2008

Obrak (XVII)

Obrak! Aspalditik aipatu ez genuen gaia! Baina beno, gauzak ez dira asko aldatu, oraindik Leioa obretan dabil. Baina noiz arte? Noiz arte ez dakigu, baina luzarako hor daudela esango genuke! Espero da, opor hauetan, ikasleak hor ez gaudela aprobetxatuz, aurrera jarraituko dutela eta gu iristerakoan sorpresa handia eramanen dugula. Baina esaten den bezala, oso polita da amestea, izan ere horrelako gauzak gertatzea oso sinestezina baita, batez ere Leioa batean. Urteak eta urteak daramate obretan eta orain egiten ari direnak, ez dugu pentsatzen oporrak eta gero bukatuko direnik, nahiz eta olentzerori eskatu! Olentzerok gauza asko egin ditzake, baina ezin zaio beste munduko ezer eskatu!
Jende askoren mezuak jasotzen ditugu eta asko obren inguruan dira! Eta egia esan pixka bat aspertuak gaude, beti gauza berdinak irakurtzeataz. Ez dugu hori esaten, zuen emailak ez ditugula jaso nahi esateko, baizik eta, obrak bukatzea nahi dugulako! Ez gaizki pentsatu!
Uste al duzue, Leioako ikasle guziak Olentzerori eskatzen badiogu, obrak amaituak izatea oporrak eta gerorako, gure desioa beteko dela?
Guk ez dugu pentsatzen, zeren eta lehen esan dugun bezala, ezin da beste munduko zerbait eskatu!
Besterik gabe, beste bat arte, eta ean urrengo astea ongi hasten dugun eta ez dugun berriro obrarik aipatu behar.

Eguberriko oporrak


Iritsi dira neguko oporrak, hainbeste itxaroten genituen oporrak! Baina egia esan oraindik ez gaude denak oporretan, batzuk normalean, 23an bukatzen dute. Gu bezala adibidez.
Eta zer egiteko asmoa duzue opor hauetan? Bidaiaren bat planifikatu ahal duzue? Eta bestalde, eguberriko opariak erosi dituzue? Ai ai ai, garai hauetan zenbat gastatzen den. Zozoki, nahiz eta ez den asko gastatu nahi, beti behar dena baino gehiago gastatzen da, eta batez ere oparietan!
Baina kontua ez da hori, kontua da, OPORRETAN gaudela, eta ikasleok merezi dugula! Udatik daramagu oporrik izan gabe, eta gure buruentzat on egiten du oporrak izatea. Beno irakalseentzat ere, baina beno gu ikasle garenez, ikasle moduan hitz egiten dugu. Opor hauek izaten duten alde txarra, azterketak hurbil direla da eta asko ikasi behar dugula! Eta horrelako garaiak oso zailak izaten dira ikasten hasteko. Baina zer eginen zaio horri! Beti alde txarrak izaten ohi dira!
Besterik gabe, Eguberri on eta Urte berri on bat opatzen dizuegu.
Ongi aprobetxatu oporrak eta asko ikasi!

jueves, 18 de diciembre de 2008

Defentsak baju

Data hauetan guztiok ahultzen omen gara. Hotza, giro desatsegina, inguruan hedatzen diren birusak...guztiak eragiten digu eta ondorioz defentsak bajuago izaten ditugu. Horren ondorioz nekatuagoak egoten gara, ez dugu udaberrian izaten dugun bizipoz eta energiarik izaten. Gainera lanpeturik egoten garen garaia izaten da hau. Azterketak iristear daude eta lau hilabetetako lana pilatzen zaigu gehienoi, gutxik eramaten baitute lana egunera.
Eskerrak gazteak garen eta indarrez hartzen ditugun horrelako datak. Irakasleak ez dute gugan asko pentsatzen, hori argi uzten dute bidaltzen diguten lan zama guztiarekin. Ez dugu berriro eskatuko lan gutxiagorik bidaltzea, badakigu eta ez digutela kasurik egingo. Beraz animoak ematea baino ez zaigu geratzen.
Badakizue bitamina asko hartu, ongi tapatu ez hozteko eta animoz ekin gainean dakorkigunari!

lunes, 15 de diciembre de 2008

Azterketak hurbiltzen


Ez dakit zuek baina guk horrelako garaiak ez ditugu asko maite.
Alde on bakarra da ez garela klaseetara joan behar, baina bakarrik hori. Iraila hasieratik emandako guztia ikasi behar da, gainera askotan ez zara gogoratzen zer landu dugun eta zer ez eta oraindik zailagoa egiten zaigu ikastea.
Ez dakit zenbat egun egon behar garen ikasten, beraz egunero etxean egon behar gara. Ezin da besta egin, eta batzuentzuentzat, justu garai horietan, beraien herriko bestak dira, beraz beti bezala, beste behin huts egiten dute.
Baina nola ez, azterketak ez dira ikasten hasi behar aste bat lehenago, eguberritan ere ikasi behar da, eta eguberriak ez dira data oso onak ikasten hasteko. Klaseak hasi direnetik, opor bakarrak dira beraz pausatu nahi dugu baina ezinezkoa da bestela trenak arrapatzen gaitu eta konturatu orduko, jada azterketa garaiak dira.
Beraz nola egin trenak ez arrapatzeko?
Zuek ikasle finek, nola egiten duzue azterketentzat ikasteko?
Zuen proposamenen zai gaude eta espero dugu onak izanen direla, horrela guk ere bai erabili ahal izango ditugu estrategia horiek.

Autobusak

Goizero historia berdina gertatzen da autobuekin. Beti berantean daude eta askotan, nahiz eta ez izan denen kasua, beteta daude. Edo bestela lagun talde baten bizitza osoa entzun behar da. Badirudi, nahi dutela denek jakin dezaten zer egiten duten beraien egunerokoan. Baina ulertu behar dute, autobusean dauden beste bidaiariak, beharbada lokuluska bat egin nahi dutela klasera joan baino lehenago, gauean ez baitute oso ongi lo egin edo besterik gabe, lo egin nahi dutelako.
Baina arazo hau ez da bakarrik goizetan gertatzen, arratsaldetan ere gertatu ohi da, klasean ez dakit zenbat denbora egonezkero irakasleen txapak entzuten, ez duzu berriro beste lagun talde baten txapak entzun nahi, baina tamalez hori gertatzen da.
Beraz nola egin behar da ulertarazteko horrelako jendeari, autobusetan ez daudela bakarrik eta besteak errespetatu behar direla ere bai?
Gero gainera aurpegi txarrarekin begiratzen baditugu, gu gara errespetu falta daukagunak. Baina guk nor aspertzen dugu gure eskinean?

Menua hobetzen

Kafetegi txikiko menua hobetzeko eskaera dakarkigu oraingoan. Menua ez da batere bariatua, beti daude aukera berdinak eta gainera oso gutxitan izaten dira aukera osasuntsuak. Gehienetan haragi eta txerriki dexente izaten dituzte osagarri gisa eta noski, patata frijituak ezin dira falta. Gainera bigarren platera aukeratzeko orduan haragi gehiago dago arraina baino eta esan daiteke arraina ez dela erakargarriegia.
Behin baino gehiagotan aipatu dugun bezala, elikadura osasuntsua bermatzea gustatuko litzaiguke eta aukera gehiago eta orekatuagoak ematea.
Ea behingoz kasu egiten diguten, gure osasunagatik bakarrik bada ere.

Materiala berziklatu

Aurrekoan aipatu genuen Gizarte eta Komunikazio Zientzien fakultatetik hainbat kamera eta material bota zituztela eta ikasle batzuek ikusi zituztenean hartu egin zituztela berrerabiltzeko asmoz edo behintza zerbaitetarako balio zuten ikusteko.
Gure blogeko hainbat irakurlek hau ikusi eta haserre bizian zuzendu dira gugana UPVren jarreragaitik. Ez dute ulertzen zergatik ez dute kontsultatu edo behintzat iragarkiren bat jarri norbaitek interesa ote zuen galdetzeko. Ondo dago teknologia berrietara egokitzea eta geurea bezalako fakultate batean beharrezkoa ere bada baina material zaharra botatzea ez zaigu ondo iruditzen, ezta gure irakurleei ere. Are gutxiago oraindik erabilgarri dagoen materiala, izan ere agian norbaiti ongi etorri dakiokeelako.

Negua

Zein gogorra den garaia hauetan eta horrelako eguraldiarekin unibertsitatera igotzea. Gainera Leioan sekulako hotza egin ohi du egunak amaiezin eta gogorrak egiten zaizkigularik.
Eguraldia saihestu ezin daitekeen zerbait da baina gainera badaude hau jasatea zailagoa egiten duten hainbat faktore.
Aurretik pare bat aldiz aipatu dugun bezala, kanpuseko baldosen egoera kaskarrak oin guztiak bustiarazten dizkigute goiz guztia hotzez hiltzen pasatu behar dugularik. Bestalde, fakultate barnekaldean egiten duen gehiegizko beroak, irteterakoan kontrastea gehiago nabaritzea dakar berekin.eko

Zaila da neguari aurre egitea baina errazagoa egiteko aukerak ematea eskartuko genituzke.

jueves, 11 de diciembre de 2008

Heriotz zigorrikez - biziarteko zigorrik ez


Abenduaren 16an, Leioako kanpusean, prentsaurreko masiboa eta manifestazioa izanen da, 11:30 zientzietako sarreratik hasita.
Hau presoei dagozkion eskubideen alde, euskal presoak euskal herrira ekar ditzaten aldarrikatzeko egiten da.
Horretarako ikasle, irakasle eta langileen atxikimendua eskatzen da. Atxikimendua emateko webgune honetara joan behar da, www.mundurat.net/u3bilbora.
Egun horretan bertan, jende asko elkartuko dela espero da, urtarrilaren 3an eginen den manifestazioari deia luzatuko baita.
Besterik gabe espero da jende asko hurbilduko dela, edo behintzat ezinezkoa baldin bazaizue egun horretan etortzea, atxikimendua ematea eta urtarrilaren 3an Bilbon eginen den manifestazioan hor egongo zaretela.

martes, 9 de diciembre de 2008

Zakarrontzira!


Giza eta Gizarte Zientzien Fakultatean modernizazioari ekin diote! Aro digitala gainean dugula-eta zeukaten material analogiko guztia bota zuten zakarrontzira.

Kamerak VHS irakurgailua, soinu mahaiak, tripodeak... denetik!! Nahiz eta gauza asko hondatuta egon, beste asko primerako egoeran zeuden. Horregatik ez dugu ulertzen nolatan ez duten abisurik-edo eman. Agian material horretan interesa duen jende asko egongo zen fakultatean; eta jakinda horrelakoak erostea zein garesti den... zakarretara bota aurretik ikasleei aukera bat eman behar zitzaiela uste dugu.

lunes, 8 de diciembre de 2008

Obrak (XVI)


Aurrekoan sentimendu bitxia bizi izan zuen, ez nekien ziur non aurkitzen nintzen. Ez nekien lurrikara baten erdian nengoen edo unibertsitatean nengoen. Beste behien ere, obrek gu unibertsitatean ongi eta eroso senti gaitezen egiten dute. Ironia alde batera utziz, benetan gaizki pasatu nuela aitortu beharra daukat. Edozein momentutan lurrean zulo bat egingo zela eta ni bertan eroriko nintzela uste nuen. Kafetegi nagusiaren ondoan egiten ari diren zuloaren ondorioz gertuko eraikin guztietako lurra mugitzen da, benetan lurrikara batean pentsatzeraino. Beharbada ni pixka bat exajeratua nahiz kasu hauetan baina kontua da, nahiko gaizki pasatu nuela momentu horretan. Errealista izanez gero, obrek luzerako joko dutela pentsatu beharko genuke. Baina behintzat, obrak ahalik azkarren eta seguruen egitea eskertuko genuke ikasleon onerako.

Euskera UPVn (VI)

UPVren hizkuntza politikarekin ez gaudela batere ados sarritan aipatu dugun zerbait da. Irakasle, langile eta abarrek gabezia izugarriak dituztela salatu dugu. Baita oharrak eta mezuak hedatzerakoan euskarari egiten dioten hutsunea ere, gaztelania eta ingelesa euskeraren gainetik kokatuz.

Honen jarraituz, kontu berriarekin gatoz. Izan ere, goi kargu batzuek, bai UPVren gidaritza daramaten horiek eta Euskal Unibertsitateaz hitz egiten duten horiek ez dakite euskeraz. Batzuk ez behintzat eta horrela baieztatu ahal izan digute ikasle batzuk. Aurreko batean hainbat ikaslek UPVko goi kargu batekin egoteko aukera izan zuten eta honi euskeraz zuzentzean konturatu ziren ez zekiela euskeraz, beste pertsona batek itzuli behar izan zion ikasleek esandako guztia. Ez dugu hitz baliogabeetan luzatuko gure mezua, labur eta argi esango dugu: benetako unibertsitate euskalduna nahi dugu!!!

Osasuna



Etengabean entzuten dugu gaur egungo elikadura ez dela batere egokia. Toki guztietan entzun daitezke elikadura osasuntsu baten aldeko diskurtsoak. Geroz eta ume obeso gehiago omen daude eta orokorrean gizarteak geroz eta ohitura okerragoak omen ditu jaterakoan. Zer egiten du UPVk honen inguruan? Deus ez.
Are gehiago, ohitura desegoki horietara bultzatzen gaituela esango nuke. Unibertsitatean dauden makinetara joan eta begiratu. Ez dago alternatiba osasuntsurik. Dena dira goxokiak, txokolatea, boiloak, patatak eta antzekoak. Zer egiten du orduan ikasleriaren gehiengoak? Tentazioari ezin eutsirik eta beste aukerarik egon ezean hauetako edozein kapritxo hartu sabela betetzeko.
Gure osasuangatik ardura apur bat dugunok aukera berriak eta osasuntsuak eskatzen ditugu.

Obrak (XV)

Pixka bat nazkatuak gaude beti gai berdinarekin bueltaka ibili behar izanaz, zuek bezala pentsatzen dut. Hala ere, berriro gatoz obren kontuarekin. Denbora asko daramate obrekin eta hainbat tokitan lurreko baldosak aldatu badituzte ere ez du horrela ematen. Baldosa berriak zein zaharrak izan, gehienak gaizki jarriak daude. Jadanik kontua galdu dut zenbat aldiz busti dudan hanka osoa gaizki ipinia zegoen baldosa bat zapaltzeagatik. Udan beharbada ez da hainbeste nabaritzen, neguan ordea eragina egun osoan zehar nabaritzen dugu. Plast! Baldosa bat zapaldu, hanka osoa busti eta egun osoan zehar hotza gorputzean sartuta eramaten dugu. Txorakeria bat badirudi ere, ni pertsonalki kontu honekin nazkatua nago. Beraz ea soluzioren bat aurkitzen duten behingoz.

Hauteskundeak


Pasa den ostegunean burutu ziren UPVko errektoretzarako hauteskundeak. Ikasle asko eta asko izan dira bi hautagaion aurka agertu direnak, ez bata ez bestearen programak ez baitute inor konbentzitzen. Hala ere beste behin ere UPVk argi erakutsi du bere jarrera antidemokratikoa. Argi geratu zen aurreko astean, lehenik eta behin astearten protesta baketsu bat egiteko asmoa zuten ikasleak kolpatuz, identifikatuz eta kaleratuz. Hori da hainbeste defendatzen duten parte-hartzea? Bestalde ostegunean, hauteskundeak ospatzen ziren egunean, presentzia poliziala handia izan zen kanpusean.
Presentzia honek ez die soilik unibertsitate eredu honen aurka dauden ikasleei molestatzen. Beste ikasle askok ere begi txarrez ikusten dute etengabeko kontrol hau. Azken finean, unibertsitatera ikasteko helburuarekin gatoz eta jakituriaren tenplua izan beharko lukeen horretan, segurtasun indarrak soberan daudela uste dugu.

lunes, 1 de diciembre de 2008

Ikastaroak

Duela gutxi Gasteizen Herri Mugimendua 2.0 ikastaroa antolatu zuten. Bertan egon ginenok gauza ugari ikasteko aukera izan genuen. Jakinekoa da interneten aroan gaudela eta informazioaren munduan geroz eta garrantzi gehiago hartzen ari den tresna dugu sarea. Gaur egun hedabide gehienek dute tokia interneten. Aldizkari, egunkari...guztiek dute edizio digitala. Herri komunikabide gehienek baliatzen dute sarea informazioa hedatzeko orduan. Hori dela eta Joxemi Zumalabe fundazioak Herri Mugimendua 2.0 ikastaroa antolatu zuen.
Bertan blogak sortzen eta kudeatzen ikasteko parada izan genuen. Argazkiak, audioak eta bideoak igotzen ere ikasi genuen.

Ondo legoke, UPVn ere horrelako ikastaroak antolatuko balituzte. Honela gure gaiaz ikasteaz gain herri mugimendua bultzatuko genuke, garrantzitsua baita geurea eta gertukoa bultzatzea.

Zelako eguraldia!!!


Azken egun hauetan, Euskal Herrian izugarrizko hotza egiten ari da, eta Leioako kanpusean...buf deskriba ezinekoa da. Gainera eraikin honekin normala da hotza izatea. Leioaren punta puntan gaude eta edifizio batetik bestera sekulako hutsuneak daude, eta hotza pasatzen uzten dute. Ez dakit jakinen duzuen, baina hasiera batean, gure fakultatearen planak ez ziren leioako kanpusarentzat izan behar, beste leku batean egin behar zen, non han ez zen haize gehiegi izanen. Eraikinetan espazioa dago haizea pasatzeko, baina Euskal Herrian guk haize aixe daukagu beraz ez dugu horrelako eraikinen beharrik, baina hantza denez, UPVkoak ez dute pentsatu eta plano berberak erabili dituzte Leioan eraikitzeko. Baina zergatik? Hainbesteko lana zen beste plano batzuk egitea? Orain gu, kristoren hotza pasatzen ari gara, batetik eguraldi oso txarra egiten duelako eta bestetik eraikinarengaitik.

Batzuen trakeskeriarengaitik, ikasleak eta beste hainbat jendek, kontzekuentziak jasan behar ditugu. Zergaitik gauza txar guziak beti Leioako unibertsitatean gertatu behar dira?

Zuek ba al dakizue?

Lanak

Azken aldian sarritan aipatu dugun bezala, geroz eta lan karga gehiago jasan behar dugu ikasleok. Asko dira lanak bidaltzen dizkiguten irakasleak, hauen artean bi desberdintasun argi aurkitu ditzakegu ordea. Batzuk lan ugari bidaltzen dizkigute, baina lan horien bidez gaia gainditzeko aukera ematen dute. Beraz, lauhilabetean zehar lan zama handia izan arren, amaiaren bere konpentsazioa dakar azterketa egitea ekiditen baitugu.
Badaude bestse irakasle batzuk ordea, lau hilabete osoan zehar lanak bidaltzen dituztenak (eta ez pentsa nolanahiko lanak direnik). Eta gero gainera azterketa egitera behartuak ikusten gara.
Zer uste dute euren gaietarako bakarrik bizi garela? Are gehiago, zer pentsatzen dute, ikasteko soilik bizi garela?

jueves, 27 de noviembre de 2008

Obrak (XIV)

Askotan aipatu ditugu obrek sortzen dituzten arazoak baina azkenekoak jada ez du izenik. Gaur goizean obra guneetako batetik pasatu eta bapatean ahots bat entzun dugu, edukazio gabeko ahots bat. Neskei edozein lizunkeri esaten dieten langile horietako bat zen. Nahiz eta erantzuteko gogoa sentitu ixildu eta aurrera jarraitzea erabaki dugu. Nazkatuta gaude jarrera hauetaz ez soilik unibertistatean, beste edozein eremutan ere. Emakume bezala errespetatuak izan gaitezen eskatzen dugu. Ez gara inoren zerbitzura dauden panpinak inondik ere.

Hala ere, geurera bueltatuz obretaz kokoteraino gaudela esan nahi dugu! Zarata, putzuak, bide mozketak...eta hori guztia gutxi balitz; errespetu falta eta edukazio gabeko langileak. Aski da!

miércoles, 26 de noviembre de 2008

Obrak (XIII)

Berriro ere kontu berdinarekin gabiltza, obrak gora eta obrak behera, baina zer eginen zaio obrak toki guztietan badaude??!!
Adibidez, obrak direla eta, ibiltzerakoan kontuz egin behar da non sartzen dugun hanka, izan ere zuloa dagoen lekuan jartzen badugu, adreilua mugitu egiten da eta urez bustitzen zaizkigu galtzak. Eta hotz honekin esan genezake ez dela onena egun osoa, edo behintzat goiz osoa, hanka hotzarekin pasatzen baitugu! Eta horregiatik gaixotzen gara gero ikasleak!
UPVko ikasle guziek gogo handiak ditugu obra hauek bukatzea, oso luzeak direlako eta ez da batere atsegina ikasleriarentzat. Eta suposatzen dugu ez garela bakarrak izango nahi horrekin gabiltzanak, laguntzaileak eta irakasleak ere bai aspertuak izan behar dira!
Besterik gabe, utziko dugu gaurko ataltxo hau, eta zuek segi zazue zuen kexak bidaltzen, kexunaiz@hotmail.es helbidera!!!

domingo, 23 de noviembre de 2008

Zertan bihurtu nahi gaituzte?

Duela gutxi aipatu genuen bezala, geroz eta lan gehiago bidaltzen digute ikasleoi. Ikasleak langile bihurtu nahi gaituzte eta gure bizitza ikasketetara soilik bideratu. Horrek ondorio latzak ditu gure bizitza sozialean, izan ere egun osoa ikasketari dedikatuz gero ez dugu beste ezertarako denborarik. Bestalde, honek ere beste ondorio batzuk izan ditu. Azken aldian konturatu naiz, campusean bertan, ikasleek geroz eta bizitza sozial gutxiago egiten dugula. Hau da, ikasle askok ez dute harremanik beste ikasle batzuekin. Ikastera bakarrik joaten dira unibertsitatera. Ikasleen arteko elkartasuna ere desagertzen ari da. Bakoitzak bereari begiratzen dio eta ondokoak zein arazo dituen ez zaio batere inporta. Are gehiago, ikasle batek beste bati mesede bat eskatuz gero ezezkoa izaten da erantzuna.

Profesionalki formatzeaz gain, pertsona bezala ere formatu beharko gintuzketela uste dugu. Etorkizunean ez gara soilik langileak izango, beste ezerren gainetik pertsonak gara eta askotan UPV horretaz ahazten dela iruditzen zaigu. Subjektu produktibo gisa baino ez gaituzte ikusten horren atzean gauza gehiago eta garrantzitsuagoak daudela kontuan hartu gabe.

Euskara UPVn (V)

Ez da euskararen egoera aipatzen dugun lehenengo aldia. UPVk euskararekiko duen jarrera salatu dugu behin baino gehiagotan. Horren erakusle argiak dira langileek duten prestakuntza eskasa edo euskarari ematen zaion toki eskasa oharrak emateko orduan.
Klaseetan ere euskararen egoera larria dela esan beharra dugu. Bologna prozesuaren eraginez geroz eta gehiago entzuten da hainbat irakasgai euskaraz ikastea ezinezkoa dela. Euskal Herrian gauden heinean, eta euskarazko karrera batean matrikulatuta gauden heinean zein eskubide dute euskaraz ikastea galarazteko?

Baina ez da hori okerrena, irakasleek ere euskararekiko jarrera negatiboa argi uzten dute. Irakasle askok ematen dituzte euskarazko gaiak baina batek baino gehiagok ez daki euskaraz hitz egiten. Erabiltzen duten hizkuntzari ezin zaio inondik inora euskara deitu. Honen ondorioz ikasleok askotan ezer ulertu gabe irteten gara klasetik.Gure eskubidea da euskaraz ikastea eta irakasleek prestakuntza ona izatea exijitzen dugu.

Ikasle Eguna




Atzokoan Ikasle Eguna ospatu zuen euskal ikasleriak Erandion. Nahiz eta gune hau begiratuz kexatu baino ez dugula egiten eman dezakeen, atzokoan argi utzi genuen borrokatzeko gai ere bagarela. Jaia eta aldarrikapena uztartu genituen Erandion bildu ginen milaka ikasleek. Ikasle Abertzaleak antolakundearen 20. urteurrena ospatzeko parada ere izan genuen

Goizean eman zitzaion hasiera egunari Euskal Ikasleon topaketekin. Bi lantalde izan ziren bertan, unibertsitatekoa eta ertainetakoa. Ikasleon kezka eta arazo desberdinak landu ziren bertan eta aurrera begirako helburuak ere zehaztu ziren. Gure eskubideak errespetatuak izan arte borrokatzen jarraitzeko garrantzia azpimarratuz. Ondoren bazkaria ospatu zen bertsolarien laguntzarekin eta arratsaldean rock maratoia eta elektrotxaranga izan ziren. Manifestaldia eta ondoren burututako ekitaldi politikoa izan ziren eguneko ekimen garrantzitsuenak. Bertan IAko belaunaldi desberdinak bildu ziren. Euskal ikasleriak argi eta garbi adierazi zuen euren lanaren garrantzia eta borrokatzeko duten grina. Eskubide urraketen aurrean borrokan jarraitzeko deia luzatu zen helburu nagusia lortu arte: Euskal Eskola Nazionala.
Egunari amaiera borobila emateko kontzertuak izan ziren Piperrak, Obrint Pas, Soziedad Alkoholika, Amaiur, Anger, DJ Bull eta Aritz Sound Sistem taldeen eskutik.

Gaztesareako, Gazte Informazio Agentziak burutu zuen eguneko jarraipen berezia.


Ikasle Egunaren harira IAk egindako bideoa:

viernes, 21 de noviembre de 2008

Obrak (XII)

Hamaika aldiz aipatu dugu hemen obren arazoa eta gaurkoan ere gai honekin gatoz. Errektoretzara joateko bidea ez dago batere ondo egokitua. Zubitxo txiki bat utzi dute buelta osoa egitea saihesteko. Zubi hori pasatuta aularioko ate bat ireki eta errektoretza parean aurkitzen gara. Baina honek badu arazo bat izan ere buelta egiteko orduan ezin dugu bide berdina hartu, buelta osoa egin behar dugularik.

Ez da bakarrik errektoretzarako bidea, azken finean campus osoaren egoera salatu nahiko genuke. Obrak direla eta edonon aurkitzen ditugu arazoak, bai pasabidea itxita dagoelako edota inguraren egoera oso txarra delako. Ez gara seguruak sentitzen unibertsitatena horrenbeste baia, makina eta zulorekin. Egia bada unibertsitatea hobetu nahi dutela, hobe lukete gauzak polikiago egin eta campus osoa aztoratu beharrean pausuz pausu egitea.

Ikasleak bazkaldu ezinik

Aurrekoan kafetegi txikira joan ginen bazkaltzeko asmotan baina jendez lepo zegoen. Orduan jende zurrunbilo ihes egitearren, ostalaritzara joateko hautua egin genuen. Euripean, bide luze eta lokaztua egin ondoren, Ostalaritzara iritsi eta sekulako sustoa eraman genuen. Zer zen hura!!!
Gosetuen amets gaiztoa zirudien horrek! Ilarek ez zuten amaierarik bai menuan baita hautazkoan ere. Momentu batez bazkaldu gabe geratuko ginela pentsatu genuen. A ze dilema!

Nora joango gara hemendik aurrera lasai bazkaltzera? Klaseen ostean, lasaitasun momentu minimo bat behar dugu ikasleok ere! Bestela nola ekingo diogu energiaz irakasleek bidaltzen diguten lan zama guztiari?

domingo, 16 de noviembre de 2008

Komunikazioa?

Pasa den ostegunean, Gazte Informazio Agentziako kideek aurkezpena egin genuen Gizarte eta Komunikazio zientzien fakultatean. Aurkezpenean esan zuten bezala, komunikazioaren aroan bizi omen gara, hala ere hainbat esparrutan gabezia nabarmenak daudela esan genezake. Gazteon inguruan adibidez, hedabide nagusiek ez dute informaziorik ematen. Eta larriagoa dena, gehienetan ematen duten informazioak, ez gaitu desitxuratu baino egiten. Medio gehienek gazteak kriminalizatu eta gure inguruko informazio desitxuratua hedatzen dute.

Honen harira, eta kontrainformazioaren beharrak bultzatuta, sortu zen duela sei urte Gaztesarea, eta honen baitan Gazte Informazio Agentzia. Argi dago gaur egun hedabide gehienek gazteoi buruz ematen duten informazioa ez dela batere objetiboa. Hori dela eta Gazte Informazio Agentziak egunero ematen du gazteon berri, guk kontatzen ez badugu inork egingo ez duelako. Gune honetan gazteon intereseko albisteak eta erreportaiak aurki daitezke. Gazteoi arduratzen gaituen gaiak lantzen dira, guk geuk geureaz informatuz. Behar honek bultzatuta ere, 2007an urtekaria publikatu zuten.

Ez dakit zehazki, nola bideratu kexa hau. Orokorrean esan nahi duguna hurrengoa da: ez dugula gaur egun hedatuta dagoen kazetari prototipoa izan nahi, ezta izango ere. Eta horregatik, benetako komunkazioa bultzatu nahi dugula eta ez inoren interesen menpe dagoena.

Ikasle egun txikia


Aurreko testua apur bat negatiboa zen, eta beno honi alaitasun pixka bat ematearren pasa den ostegunean Leioan Ikasle Egun txikia ospatu genuela esatera nator. Izan ere, eta nahiz eta UPVrengatik izango balitz ez genituzkeen horrelakorik ospatuko, unibertsitateko ikasleak antolatu eta Ikasle Egun txikia ospatu genuen.

Hilaren 22an ospatuko den Ikasle Egunaren harira, hainbat ikastegitan ari dira ospatzen Ikasle egun txikiak. Ostegunean Leioko unibertsitatearen txanda izan zen eta hainbat ekimen burutu ziren bertan. Hasteko azoka eta hamaiketakoa izan ziren. Ondoren Ikasle Abertzaleaken 20 urteko ibilbidea errepasatzen duen bideoaren emanaldia izan zen. Eta egunari amaiera borobila emateko kontzertua eta bazkaria.

Ikasleok ere, ikasteaz gain festarako eskubidea ere badugu eta nahiz eta gure bizitza ikastera bakarrik bideratu nahi duten, guk ez dugu onartuko.

Astelehenak

Asteburua bukatu eta, astelehena berriro. Berriro altxatu behar gara goizean goiz klasera joateko. Autobusa hartu, klasera joan, irakasleen txapa entzun... eta gero klaseak bukatuta arratsaldean lan eta lan, alde batetik bestera joan denbora asko izan gabe guretzat.
Zergatik dira hain zailak astelehenak? Asteburuetan oso ongi pasatzen dugu, lagunak ikusten ditugu, denbora gehiago dugu guretzat... eta igandea iristen da eta autobusa hartu behar duzu, hori izango litzateke asteburuko gauzarik txarena eta gero ASTELEHENA!!!!!!!!!!!!!!
Zer egiten genezake aselehenak hain zailak ez izateko eta horren ondorioz astea arinago izateko?
Ideiarik ba al duzue?
Zer eginen dugu biharko eguna hain astuna ez izateko?

miércoles, 12 de noviembre de 2008

Etxeko lanak

Duela egun batzuk, kazetaritza ikasten duen ikasle baten kexa bat jaso gugu, email bidez.
Ikasle hau, kexatzen zen, irakasleek lan gehiegi ematen zizkietela. Lau hilabete osoan zehar, praktika asko egin behar dituztela eta oso luzeak eta astunak izaten dira, eta horrez gain, bukaeran, azterketa finala daukatela. Ikasle horrek zehaztu nahi izan du, ez zaiola inporta lan hoiek egitea baina behintzat bukaeran ez azteketarik izatea. Badaki hemen dela ikasteko baina ez dauka gai bakar bat!
Irakasleak konturatu behar dira, ikasleak garela eta ikasleak izatea gain, ondoan bizi sozial bat dugula. Lan asko ematen badizkigute, ondoan oso zaila eginen zaigu beste hainbat gauza egiteko.
Beraz ikasle horren partez, LAN GUTIAGO MESEDEZ!!!!!

Ordenagailu gela


Ordenagailu gela bakarra dago gure unibertsitatean, eta gelatxo hori fakultate guzien artean banatu behar dugu.

Askotan, ordenagilu gelara korrika zatoz gauza garrantzitsu bat egin behar duzula eta ikusten duzu ordenagailu guziak okupatuak direla. Zer egin kasu honetan?

Gainera askok ordenagailua erabiltzen dute blogak, tuentiak ...ikusteko eta hori ikusterakoan kriston amorrua sartzen zaigu.

Ordenagailu gela, gauza serioak egiteko dira eta ez denbora galtzeko. Beharbada garrantzitsua da batzuentzat tuentiak eta abar...begiratzea baina garrantzi gehiago dituzten gauza asko daude ordenagailu gela batean egiteko.

Zer egin daiteke hori aldatzeko?

Ideiarik ba al duzue?

domingo, 9 de noviembre de 2008

Obrak (XI)


Non aparkatu UPVn?

Duela aste batzuk antzeko kexa bat jaso genuen eta aste honetan ere beste batekin gatoz.

Aurrekoan kazetaritza ikasten duen neska batek, aparkatu nahian kanpuseko itzuli osoa egin zuen eta 10 minutu bueltaka ibili ondoren, leku bat aurkitu zuen. Aparkatzera zioan momentuan, obretako langile bat etorri eta esan zion ezin zela leku horretan aparkatu. Orduan berak, langileari ea non aparkatu ote zezakeen galdedu zion eta berak ez zekiela esan zion baina hor ezin zuela. Horregatik berak lekua aurkitu zuen tartetxo batean aparkatu zuen.

Ados nahiz langileek beraien lana egin behar dutela, baina obra guztiak momentu berean egiten badituzte non aparkatu behar dute ikasle, irakasle, kafetegiko langile eta abarrek...?

Noiz arte iraungo du egoera honek? Espero dut ez dela luzarorako izango baina pauso honetan ziur gara, luzez joango dela. Urteak eta urteak daramatza Leioak obretan eta ez dugu uste egun batetik bestera, egoera hau aldatuko denik.

viernes, 7 de noviembre de 2008

Obrak (X)


Duela gutxi, gazteak geroz eta gorrago geratzen ari garela entzun nuen telebistan. Honen eragile nagusia musika altuegi eramatea omen da. Gazteok geroz eta ohitura gehiago omen dugu musika entzuteko, edonon, bai etxean, zein autobusean, metroan edota kaletik doazenean eta bolumena altuegi eramaten dugula diote ikerketek. Ez dakit Euskal Herrian zein izango den gazte gorren tasa, baina ziur nago UPVn ikasten dugunok gor geratzeko arrisku handia dugula. Eta ez musika altuegi eramaten dugulako.

Zein izango ote da gure gorreriaren erruduna? Ba beste behin ere, obrak! Kafetegi nagusia zenaren alboan egiten ari diren zuloa dela eta zarata jasanezina da. Egun osoan makinen hotsa duzu buruan sartuta eta azkenean izugarrizko buruko minarekin bukatzen dugu, ahotsa nola geratzen zaigun ez aipatzearren. Izan ere, ondoan daukazunak entzun zaitzan ahotsaren tonua, bikoiztu edo hirukoiztu egin behar duzu. Beraz obrak jasanezinak eta deserosoak ez ezik, osasunarentzat kaltegarriak ere badirela esan beharra daukagu. Bukatu dezatela honekin lehenbailehen!

jueves, 6 de noviembre de 2008

Negua campusean

Iritsi da negua! Tira, udazkena da baina egun hauetan bazirudien negu bete betean murgilduta ginela. Urteko garai honetan, jakina den bezala, euria egiten du, hotz handia izaten da, haize bortitza ibili ohi da... Urte sasoi honetarako normala dena, alegia. Badirudi, ordea, campus hau eraiki zenean ez zutela kontutan hartu Euskal Herrian kokatzen zela eta herri honetan euria eta hotza ohikoak direla.

Campuseko fakultateak, eraikinak eta campusa bera orokorrean ez dago prest eguraldi txarrerako. Alde batetik bestera joaterakoan edonon daude ur putzu handiak (orain gutxi eraikitako pasabide berrietan ere bai, ez da beraz urteen aitzakiarik), ikasgeletan ituteak eta haize korronteak jasan behar dira eta kalefakzio zerbitzuak ere ez du berdin funtzionatzen fakultate guztietan...

Nahiko gogorra bada horrelako eguraldiarekin ohetik altxa behar izatea unibertsitatera joateko, bertara iritsitakoan horrelako baldintzak aurkitzeak are gogorrago egiten du!

miércoles, 5 de noviembre de 2008

Euskara UPV-n (IV)

Gaur aurretik adierazitako kexa batekin gatoz zoritxarrez. Ez da gure asmoa astunak eta errepikakorrak izatea baina euskarak UPV-n bizi duen egoera tamalgarria azpimarrratu beharrekoa dela deritzogu.
Gaur goizean, eskaera bat egitera zuzendu gara dekanotzara eta Euskal Herrian gauden heinean, geure hizkuntza erabiltzera mugatu gara. Zerbitzatu gaituen idazkaria ordea beste errealitate batean bizi dela ematen zuen. Izan ere erabiltzen zuen hizkuntza euskera ez ezik beste edozein hizkuntza izan zitekeen. Saiatu, saiatu da baina ez zegoen emakume hori ulertuko lukeenik. Hortxe hasi zaigu totelka eta bi hitz jarraian esan ezinik.

Saiatu da ahal den neurrian eta egia esan ez du gaztelerazko hitzik erabili, kostatu zaion arren. Hala ere, ikasleoi beste hainbat gauza exijitzen zaizkigun bezala, langileei euskeraz ongi jakin dezaten exijitzea eskatzen diogu UPV-ri. Euskaraz erantzun gaitzatela nahi dugu, gure hizkuntza den heinean guk ez dugulako baztertzeko asmorik ezta nola baztertzen duten ikusteko asmorik.

lunes, 3 de noviembre de 2008

Obrak (IX)

Gaur fakultateko jaia zela esan genuen atzo eta hori dela eta, kafetegi txikira joateko bidea moztua zegoen gaur goizean eta ezin genuen betiko lekutik pasa. Hau da itzuli osoa egin behar zen, Baina ez unibertsitateko itzuli osoa, edifiziorena baizik. Baia bat pasa eta gero, zubian aurkitzen ginen.
Baina hori ez zekiten denek, beraz batzuk bueltaka ibili dira eta beste batzuk ordea, apunteak berokiaren azpian jarri eta unibertsitateko itzulia egin dute korrika.
UPVkoek zer pentsatu dute, gizarte eta komunikazio zientzietako fakulktateak klaserik ez zuenez, zuzenbideko ikasleak ez zirela klasera joango eta beraz kafetgira ere ez? Non dago zentzua?
Behintzan obreroak konturatu direnean, baia mugitu dute eta horrela ikasle eta irakasleek lasaiki pasatu ahal izan dira.

domingo, 2 de noviembre de 2008

Bihar jai Gizarte Zientzien fakultatean

Beti kexatzen ibiltzea ere aspergarria suertatzen zaigulako, zerbait positiboagoa esatera gatoz oraingoan. Izan ere biharko eguna egutegian gorriz markatua dugu Gizarte Zientzietako ikasleek, fakultateko jaia dela eta ez da klaserik izango. Hala ere, ikasle askok unibertsitatera joan beharko dute bidaltzen dizkiguten lan guztiekin aurrera egitera. Ikusi dezakezuen bezala, ohar honetan ere badago aldarrikapenerako tokitxo bat eta hain modu zuzenean ez bada ere adierazi dugu gure kexa.
Nik uste nahiko ondo ulertzen dela ezta? Aurreko sarreran Bolognaren inguruan azaldutakoarekin lotura zuzena duela esango nuke nik.

Dena den, jai egun ona pasa dezazuela posible duzuenok!

Bologna (II)




Aurrekoan lehenengo aldiz aipatu genuen Bologna prozesua hemen. Prozesu hau dela medio ikasleok hainbat ondorio jasan beharko ditugu. Bat aipatzearren, lan karga handiagoa izango dugula gure gain. Bolognarekin, lan gehiago egin beharko ditugu eta lan horiek egiteko erabiltzen dugun denbora ere neurtuko zaigu. Erabat kontrolatuta egongo gara.
Sistema hau jada ezarrita duten beste herrialde batzuetan, ikasleen fitxatu egin behar dute liburutegira doazen bakoitzean. Langileek tailerretan bezala. Modu honetara, ikasleek zenbat denbora eman duten ikasten kontrolatzen dute.
Ikasleak etengabean erakutsi dugu ez dugula Bolognarik nahi eta ez dugula onartuko, hala ere gure hitza errespetatu gabe aurrera daramaten prozesua dugu begien aurrean.

Obrak (VIII)

Leioako fakultatean egiten ari diren obrek eragin negatibo ugari izango dituela bagenekien. Hala ere, iritsi zaigun azken kexa benetan interesgarria da. Orain arte ez nion kontu honi erreparatu baina idatzi digun azken ikaslean esan bezala, obrek ikasleen arteko harremanak hozten ditu. Askok ez duzue honen arrazoia ulertuko, beraz hona hemen azalpena.

Iragan batean, eremu komunak omen zeuden Leioako kanpusean. Honek ikasleen arteko harremanak ahalbidetu eta errazten zituen. Ikasleak eremu hauetan batzen ziren eta bizitza soziala egiten zuten. Gaur ordea, obren kontuarekin, eremu bateratu hauek desagertu egin dira eta ikasleak klasean eta kafetegian bakarrik ikusten dute elkar. Honekin ikastera bakarrik mugatzen den ikasle eredua inposatu nahi digutela pentsatu dezakegu, bizitza sozialik ez duen ikasle eredua. Hala ere, guk beste behin ere ez diogu agintzen digutenari kasurik egiten eta ahal den neurrian beste ikasleekin biltzen saiatzen gara eta zuei ere berdina egitera animatzen zaituztegu.

viernes, 31 de octubre de 2008

Bologna (I)

Gezurra badirudi ere oraindik ez dugu Bologna prozesuaren inguruko aipamenik egin gune honetan. Bologna, bai, ikasleon hitza kontuan hartu gabe ezarri nahi duten sistema. Atzo honen inguruko hitzaldia egin zuten Gizarte Zientzien fakultatean, ikasleei honi buruzko informazioa emateko helburuarekin.

Luzeegia litzateke beharbada orain prozesu hau zertan datzan azaltzea, beraz gutxinaka-gutxinaka joango gara gaia lantzen. Kexa asko argitaratzeko gaia baitugu zoritxarrez. Argi dagoena, ikasleon eskubideak urratzen dituen prozesu baten aurrean gaudela da. Beste behin ere, UPVk ikasleon hitzari entzungor egin eta bere interesen arabera jokatzen du, arrotza zaigun hezkuntza sistema bat ezarriz.

jueves, 30 de octubre de 2008

Euskara UPV-n (III)

Euskara UPV-n beti izan da arazo bat, idazkaritzan... baina euskera ez dakiten bakarrak ez dira idazkaritzakoak. Irakasleek ere arazo bat dute euskerarekin. Ez dut esan nahi euskara ez dakitenik, baina ez dakite oso ongi, eta gainera euskaraz hitz egiten saiatu beharrean, gaztelerara pasatzen dira. Edozein gauza esaten ez dakitenean, ZAST gaztelerara pasatzen dira edota, "euskañola" erabiltzen dute. Hau da, hitza gazteleraz esan baina amaieran, euskararen bukaera bat ematen dute. Edota, esaldi bat gazteleraz esan baina hitz bat edo bi euskeraz eman, adibidez, "la lana" el trabajo esateko.

Eskatzen dugun gauza bakarra, euskerazko klaseak euskera hutsean egitea da eta erderaz egin nahi badute, ba ez dezatela euskerazko klase batean.

Beste aldetik, lantzen diren dokumentuak dira. Zergaitik ez dira euskeraz, euskerazko klase batean bagaude? Ikasle asko Leioara etorri dira ikastera beraien herrian euskera hutsean egiten ziren ikasketak ez zeudelako. Baina hona etorri eta, ados klaseak euskeraz dira, baina lantzeko dokumentuak gazteleraz. Nola egin lan gaztelera ez badugu ulerzen? Ez al gaude Eukal Herriko Unibertsitatean?

domingo, 26 de octubre de 2008

Azaroaren 22an denok Erandiora!


Aurten ere Ikasle Eguna ospatuko dugu Euskal Herriko ikasle guztiok. Erandio izango dugu bilgune gisa aurtegoan. Egitarau oparoa espero da egun honetarako. Egunean zehar ekimen desberdinak burutuko dira eta egunari amaiera borobila emateko, kontzertu ugari izango dira.

Jada badira urte batzuk Ikasle Abertzaleakek egun hau antolatzen duela. Aurtengoan gainera, IAk (Ikasle Abertzaleak) bere 20.urteurrena ospatzen du eta ikasle eguna hautatu dute ekimen zentral gisa. 20 urtetan hamaika borroka eraman ditu aurrera, finean ikasleon eskubideak defendatzeko eta horrela jarraitzeko asmoa adierazi dute, azken helburua lortu arte: Euskal Eskola Nazionala.

Jakin badakigu eta kexak adierazteko gune batean gaudenez, ikaleon eskubideak beti izan direla urratuak. Maila altuagoan edo baxuagoan baina gutxitan entzuten dute gure hitza. Beraz oraingo honetan gai serioagoa izango dugu hizpide, aurretik idatzitako guztia eta oraindik adierazi ez ditugun kexak batzen dituena. Ikaleon eskubideak hain zuzen ere. Agintariei asko gustatzen zaien hitza da "eskubidea" baina bere esanahia zein den ezagutzen ote duten dudatan jartzen dugu. Hala ere, eta oztopoak oztopo, ikasleok lanean jarraituko dugu gure eskubideen alde, eta txoko honetan behintzat zuen hitza errespetatua izango dela ziurtatzen dizuegu.

Obrak (VII)

Irakurle maiteak, sentitzen dut baina gaur ere bai obretaz hitz eginen dizuegu. Egia esan, besteak beste, hori da momentu honetan arazo gehien pausatzen diguna.

Obrak edonon daude dakizuen bezala, eta horregaitik jendea ezin da bere artean komunikatu eta unibertsitate batek izan beharko lukeen bizia desagertzen da. Jendeak ez du unibertsitatean gehiago egon nahi eta egoten bada ere, beraien klase eta fakultateko ikasleekin egoteko da.
Leioara iritsi bezain laister, etxera joateko gogoarekin gaude. Hotza egiten du, klasera jaon behar zara irakasleen txapa entzutera... eta okerrena unibertsitatean dagoen masakrea ikustera! Morala baxu-baxu daukagu hori ikusterakaon.
Nork pentsatuko luke unibertsitatera iristerakoan horrelakoa izango zenik? Normalean ez duzu inoiz aurkitzen gauza bat imajinatzen duzun bezalakoa, baina gure unibertsitatean dugunak, ez du hitzik. Amets gaiztoa da.
Hori dela eta, hortan utziko dugu gure obren zazpigarren atala.
Espero dugu, oraindik kexa gehiago jasoko ditugula, eta zuei helaraziko dizkizuegu.

sábado, 25 de octubre de 2008

Obrak (VI)

A puntutik B punturako distantziarik motzena lerro zuzen bat da. Hala ikasi nuen nik behintzat...

Hau jakinik esan dezakegu Leioako plano batean distantzia motzenak ez direla existitzen. A puntutik Bra joateko labirinto bat igaro behar dela dirudi... Eta okerrena da labirinto horretako bidea ikasitakoan egin beharreko ibilbidea aldatu egiten dela!

Ezin al ziren obrak jende gutxiago dagoenean hasi? Ezin al dute leku batean hasitakoa bukatu eta ondoren beste nonbait hasi, dena aldi berean egin beharrean?

Hainbeste molestia eragiten duten obren ondotik igarotzea egin gauza bat: gelditu, eta kontatu zenbat langile ari diren lanean. Ahal bezain lasterren bukatu beharreko obrak izanik, nahikoa al dira?

viernes, 24 de octubre de 2008

Obrak (V)


Non aparkatu UPVn? Hori da azken aldian jendeak bere buruari pausatzen dion galdera.
Beste behin ere, obren kontuekin gatoz. Obrak direla eta, unibertsitateko aparkaleku asko itxita daude. Nahiz eta aparkelu berri bat ireki oso urrun geratzen da eta gainera beti beteta dago. Kotxez datozten ikasleek ez dute kapritxoz egiten, bilbotik urrun bizi baitira egiten dute.
Irakasle askok ordea ez dute autoaren beharra beraz haien lekua alperrik, erabiltzen dute.

Kexa hau heralazi digutenek, honek noiz arte jarraituko duen horrela eskatu digute. Baina guk ez daukagu horretarako erantzunik. Esan dezakegun gauza bakarra honakoa da: UPVk daraman martxarekin, obrak ez direla inoiz amaituko.

jueves, 23 de octubre de 2008

Euskara UPV-n(II)

Aurrekoan aipatu genuen UPV-k euskararekiko duen jarrera aski nabarmena dela hainbat detaile txikitan. Hala ere UPV-k euskarari ematen dion garrantzi eskasa ez dute soilik detaile txikiek erakusten; gauza oinarrizkoenetan ere huts egiten baitute.

Ikasleon eskubidea da idazkaritzara joan eta euskaraz atenditu gaitzaten. Askotan ez da horrela gertatzen ordea. Idazkaritzako langile askok ez dakite euskaraz hitz egiten eta beraz ez dira gure behar eta zalantzak euskaraz erantzuteko gai. Hau al da "Euskal Herriko Unibertsitatea"? Pauso txiki baina trinkoetan geurea den hizkuntza, euskara, nola baztertzen duten ikustera kondenatuta al gaude???

Beste behin ere eskubideak urratzen zaizkigu ikasleoi eta gure herriko hizkuntza baztertua izaten da; hizkuntza arrotz batean hitz egitera behartzen gaituztelarik.

martes, 21 de octubre de 2008

kafategi txikiak oso ongi darama bere izena

Kafetegi nagusia itxi dutenetik, ikasleoi geratzen zaigun kafetegia, kafetegi txiki deitzen duguna, oso txikia geratzen zaigu.
Ordu puntualetan ezinezkoa da sartzea kafetegira, bazkaltzeko ordutan adibidez. Mahai guziak hartuak dira eta ezinezkoa da leku bat aurkitzea. Arrabotxa ere jasanezina da baina hori gutxiengoa dela esan gebezake ze guti gora behera, joan den urtean ere arrabotxa antzekoa zen.

Baina arazo aski handi bat izaten ahal dena, langilegoaren arazoa da. Beraientzat ere bai oso zaila da horrelako lan baldintzetan lan egitea, Kafetegi berdinarentzat eta ikasle, langile eta irakasle kopuru handi batentzat, ez dute langile gehiago jarri.
Beraz zer egin ahalko litzateke hau konpontzeko? aIdeairen bat baldin baduzue irtenbide baterako, idatzi gure emailera:kexunaiz@hotmail.es, guk gustora helaraziko diegu beste guziei zuen kezkak eta denen artean ezatabaidatuko ditugu.

lunes, 20 de octubre de 2008

Obrak (IV)



"Obrak direla eta ezin da urik edan" hori da obren azkeneko ondorioa. Beno behintzat abisatu dute. Bakarrik falta zen unibertsitate erdia gaixotzea UPV-ren arduragabekeriagatik.
Obren kontua geroz eta urrunago iristen ari da, astero izaten ditugu sorpresa berriak. Beraz orain makinan ura erostera kondenatuta gaude. Hemen ere ilarak sortu behar dira?

Behintzat ondo egongo litzateke prezioa jaitsiko balute, ez baita gure errua ur edangarririk ez egotea.

domingo, 19 de octubre de 2008

Ilara amaiezinak


Goizeko 08:50ak dira, autobuseko zurrunbilotik irten eta klaseruntz noa. Gaurkoan inoiz baino gehiago kostatu zait ohetik jaikitzea baina alferkeriari aurre egin eta klaserako bidea hartu dut. Autobusean nindoala, klasera sartu aurretik kafetxo bat hartuko dudala erabaki dut. Normalean harreta mantentzea kostatzen bazait, erdi lo nagoela lortu ezingo dudan helburua da.

Hotza sentitu dut autobusetik irtetean, berehala barneratu naiz fakultateko berotasunean eta hortxe somatu dut kafe usaina, kafe beroaren usaina. Ez dut makina ikustea lortzen ordea, sekulako jende ilara baino ezin dut ikusi begien aurrean. Ni bezain lokartuta daude guztiak. Fakultatean makina bakarra dago, gutxiegi hainbeste ikasleren kafe nahia asetzeko.

Une batez zalantzak izan ditut, ilaran gelditu edo etsi eta klasera igo. Azkenean geratzea erabaki dut, egun luzea datorkit aurretik eta honi aurre egiteko kafea behar dut. Minutuak luzeak egin zaizkit baina azkenean iritsi da nire txanda. Txanponak sartu ditut eta ebakia jartzen duen botoiari eman diot. "Imposible servir la bebida seleccionada", hori izan da makinaren erantzuna.

Ez dago kaferik eta iritsi naizen bezala joan behar izan nahiz klasera; berandu, lo eta umore txarrez. Erabakia hartua dago: bihar etxean hartuko dut kafea.


jueves, 16 de octubre de 2008

Obrak (III)

Trrrrrrrrrkrrkrkrkrrrrktrrrrr trrkrkrkrrrrr trtrtrtrkkkkrkrkrkrkr
BOUM! DAMBA! PLAST! TAKTAKTAKTAKTAK!!!


Bai! Gure unibertsitatea obretan dago! Ez al da suposatzen "jakituriaren tenplura" etortzen garela ikastera?? Ez al da suposatzen unibertsitateak lasaitasuna, pentsatzea, buruari bueltak ematea eta hitz egitea esan nahi duela??

Nola demontre kontzentratuko gara hainbeste zarataren artean!?!? Ikasgeletan zenbaitetan irakasleari taxuz entzuteko arazoak izaten baditugu...

Eguna unibertsitatean pasatzeak zera esan nahi du, egunaren amaieran burukomin itzela izango duzula eta gainera klasean hartutako apunteei aurpegi arraroz begiratuko diezula, irakasleak makinen zarataren gainetik esan duena gogoratuz zentzu apur bat aurkitu nahian.

Obrak guztiz beharrezkoak diren ala ez ez dugu eztabaidatuko (oraingoz behintzat), baina ikasturte haseran kanpusean honelako panorama izatea ziur ez dela batere ona osasun akademikorako.

martes, 14 de octubre de 2008

Obrak (II)


Berriro ere obren gaiarekin bueltatuz, segurtasun maila aztertu nahi dugu.

Egia da langileen segurtasuna errespetatzen dela baina gurea zer? Ikasleok ere istripuak izan ditzakegu beharrezko diren segurtasun neurriak eskura ez baditugu.


Kafetegi nagusia zena oraindik ere ikasleek erabiltzen dute bilgune gisa. Bertan dauden langileek, beharrezkoa denez, kaskoa erabiltzen dute. Ikasleoi berriz ez zaigu exijitzen. Lehen aldia izango da ikasleoi ez zaigula zerbaitetara behartzen. Kasu honetan ordea beharrezkoa ikusten dugu. Non dago beraz, kamaren bidez sustatu nahi duten "segurtasun" hori?


Laburbilduz, hau da gure kexa: langileen segurtasuna bermatzen duten bezala; ikasleona ere bermatu dezatela.

lunes, 13 de octubre de 2008

Frutarik nahi?




Azken aldian gure gizartean dagoen elikadurarekiko ardura geroz eta handiagoa dela esan genezake. Gaur egungo ume eta gazte askok dauzkate obesitate arazoak eta honen errugabe nagusia, elikadurarekiko ditugun ohitura txarrak omen dira. Hori dela eta gizartearengan ohitura osasungarriak barneratzen saiatzen dira erakunde desberdinak.

Honen harira ordea, UPV-k beste inkoherentzia bat aurkezten digu. Nork ez du goiz erdian mokadutxo bat egiteko beharra sentitu? Fakultateko makinara jeisten bazara sabela betetzeko aukera ugari aurkituko dituzu. Baina aukera guzti hauetatik bat bera ere ez da dieta osasungarri baten eredua izango. Boiloak, goxokiak, patatak eta gisa honetako jakiak nahi ditugun guzkiak aurkituko ditugu. Zer pasatzen da ordea, norbaitek fruta jan nahi badu?

Ona litzateke guztiontzat makina hauetan fruta jateko aukera jarriko balute. Modu honetara gizarteak aldarrikatzen duen eskaera bati erantzungo liokete eta dieta osasungarriagoa bermatuko lukete.
Ea oraingoan kasu pixka bat egiten diguten.

sábado, 11 de octubre de 2008

Euskara UPVn (I)

Erakunde batek hizkuntza batekiko duen jarrera nolakoa den zehazki definitzeko azterketa sakonak egin behar dira. Baina askotan, detaile txikienek nahiko garbi uzten digute erakunde horren hizkuntza politika nondik norakoa den.

UPVk euskararekiko duen jarreraren inguruan gauza asko aipa litezke; baina, esanda bezala, sarritan detailetxo batek erabat argitzen du sakon sakonean zein den instituzio honen jarrera.

Joan liburutegiko ordenagailu gelara, piztu ordenagailua eta sartu eskatutako klabea. Gaztelerazko ohartxo bat azalduko zaizu pantailan ordenagailua ondo tratatzeko eskatuz, besteak beste. Begiratu goi, behe, eskuin eta ezkerrean... itxi gaztelerazko leihoa eta geratu zain... baina ez duzu euskarazkoa inon topatuko, ez da agertuko. UPVk antza ez du nahikoa baliabide, denbora edo diru testu bat euskaratzeko.

miércoles, 8 de octubre de 2008

Segurtasuna ala kontrola?


Kanpusa "segurtasun neurriz" beteta dagoela pentsarazi nahi digute aspalditik UPV-ko agintariek, hala ere guk "segurtasuna" baino kontrola deituko genioke. Izan ere egiten dugun mugimendu oro kamarek kontrolatzen dute. Hori ez al da askatasunaren eta bizi pribatuaren marra gainditzea? Zergatik hainbeste kontrol?

Kontrol soziala, gizarte baten ezarritako ordenua mantentzera bideratutako praktika, balore eta jarrerek osatzen dute. Talde baten barruan ematen diren jokabide "okerrak" bideratzea da praktika honen helburua. Kasu honetan unibertsitateak ikasleen "jokabide okerrak" kontrolatu nahi dituzte, nola ez, gero zigortzeko helburuarekin.
Errespetatu ikasleon askatasuna!

Informazio interesgarria


Unibertsitatean galduta!!!

Obrak (I)

Noizbait Leioako fakultatean egon den pertsona orok, ziurrenik obretan ezagutuko zuen, bere egoera naturala hori baita. Hala ere aurtengoa desastrearen gailurra da. Irailean ikasle fin bezala han ibili garenok, galduta ibili gara autobuserako bidean. Olinpiar jokoetan baino obstakulo gehiago igaro behar dira unibertsitatetik mugitzeko.
Okerrena ordea ez da hori izan, duela bi aste inguru panorama askoz okerrago aurkitu dugu Leioako ikasleok. Izan ere, ez dago baiarik gabeko gunerik eta itzulinguruka ibili behar dugu egunero bi metro egiteko.
Hona hemen beraz gure lehenengo kexa, buka itzazue obrak lehenbailen norabidea guztiz galdu baino lehen.

lunes, 6 de octubre de 2008

Ongi etorri ikasleok, kexa gaitezen!!!

Kaixo lagun,

Kazetaritzako hiru ikasle gaituzue eta gune hau sortzea pentsatu dugu ikasleon hitza entzuna izan dadin. Gune askea izango da gurea, non zuen kexa guztiak adierazi ahal izango dituzuen. Izan ere, ikasleon eskubideak maiz urratuak izaten dira eta horri erantzuna emateko gure txokoa luzatzen dizuegu.
Gune honetan ez dago zentsurarentzako tokirik, beraz beldurrik gabe zuzendu zuen kezkak.
Horretarako honako helbidera zuzendu zaitezkete: kexunaiz@hotmail.es
Beraz, badakizue non dagoen ikasleon hitza defendatzeko gunea.

Laister arte!