lunes, 12 de enero de 2009

Agur!


Irakurle maiteak! Ohore bat izan da lau hilabete hauetan zehar proiektutxo hau aurrera eramatea, ikasleon hitzaren bozgorailu izatea eta zuen kezkei aterabide txiki hau eman ahal izatea.
Egia esan oso azkar pasatu zaigu denbora tarte hau eta nahiz eta guk utzi egin behar zaituztegun, mezu garrantzitsu bat daukagu zuentzako: KEXATU ZAITEZTE!
Jarraitu ezazue zuen kexak adierazten eta lau haizetara zabaltzen. Nahiz eta ez diguten kasurik egingo, gure iritzia ez dadila zokoratua gelditu. Obrek, UPVren ganora faltak, ikasleon bazterketak...horrek guztiak hor egoten jarraituko du tamalez, beraz ez etsi eta badakizu: OIHUKATU, ALDARRIKATU, KEXATU!!!

Kexu naiz!!!

Ikusiko zenutenez, gune honek askorako ematen du. Asko dira plazaratu ditugun kexak, eta asko plazaratu ez ditugunak ez baitugu astirik izan. Orokorrean konturatuko zineten ez gaudela ados UPV-k eskaintzen digunarekin, ez hezkuntzari dagokionez ezta instalazioei dagokienez ere. Zenbatetan aipatu ote dugu obren afera!! Gure ustez unibertsitateak aukera onenak eskaini beharko lizkioke ikasleriari, zentzu guztietan. Horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu ikasleon hitza kontuan hartzea. Horra hor UPV-ren arazoa. Ez dute ezertarako ikasleokin kontatzen. Dena euren nahien eta interesen arabera egiten dute, ikasleon kezkak kontuan hartu gabe. Ondorioz asko gara gustora ez gauden ikasleak, beraz gure kexa guztiak batean biltzeko edo gure desioak esaldi bakar batean bilduko ditugu: IKASLEON HITZA KONTUAN HAR DEZATELA!

Hotza

Eguraldi txarrean murgilduta gauden honetan, hotzaz mintzatu behar gara berriro ere. Euskal Herriko hainbat txoko zuriz margotuta dauden bitartean, Leioak bere kolore grisa mantentzen jarraitzen du. Hori bai, hotza ez da atzean gelditzen. Belarriak, eskuak, sudurra...gorputz guztia izoztuta geratzen zaigu egunero-egunero. Gainera, unibertsitateko hainbat txokotan berogailuek ez dute funtzionatzen, ondorioz kalea ez ezik, eraikinen barnealdean ere hotza pasatzen dugu. Zenbat aldiz kexatu gara jada arrazoi berdinarengatik? Ez gara gehiegi luzatuko kontu honekin, gure osasunagatik espero dugu laister instalazio guztiak behar duten bezala egotea eta unibertsitatean normaltasunez egon ahal izatea.

Lan eta lan

Azterketak gainean ditugu eta ikasten egon behar genukeen arren, ezinezkoa dugu. Lanez gainezka gaude, irakasle gehienek lanak eskatu dizkiguten azterketak hasi baino aste bat lehenagorako. Denboraz larri gabiltz, egun osoa ematen dugu lanak egiten eta okerrena guztiak bukatzean ikastea tokatzen zaigula. Hala ere, lasaiago ibiliko gara azterketa garaian. Behintzat ez dugu klasera joan beharrik eta egun osoa daukagu ikasteko.

Beraz, ezer gutxi dugu esateko. Soilik animatzeko eta energiaz hartzeko gainean datorkizuena. Pentsatu hilabete bat baino ez dela eta bukatzean ospatzeko aukera izango duzuela.

Amets gaiztoak ez du amaierarik

Opor laburrak izan dira hauek, hala ere egun gutxi hauetan fakultateaz ahazteko gai izan gara (nahiz eta lanez lepo ibili garen). Oporretatik bueltatzean ordea, errealitatze gordinera itzuli behar izan dugu eta konturatu gara Leioan ez dela aldaketarik egin. Obrek hortxe jarraitzen dute. Zaratak, hautsak, zuloek...hortxe jarraitzen dute. Egia esan, bukatuak egongo zirela pentsatzea inuxenteen kontua litzateke. Hala ere guk protestatzen jarraituko dugu. Ordu asko pasatzen ditugu unibertsitatean eta ahalik eta erosoen egotea gustatuko litzaiguke. Ez da batere gustokoa zaratea artea ikastea, are gutxiago orain, azterketak gainean ditugunean. Beraz berriro errepikatuko dugu: bukatu obrekin mesedez!!!

lunes, 5 de enero de 2009

Prezio igokada


2009 urte hasiera honentzat, prezio batzuk igo dira, adibidez autopista.

A-8ko autpistak bere prezioak igo ditu. Donibane lohitzunetik Bilbora joateko, Oiartzuneko autopista, 1,4tik 1,55eurora pasa da eta Durangoko autopista, 7,33tik 7,60eurora. Eta hori garesti da, beraz pentsa ikasleentzat. Ikasleek bidai hori astean bitan egin behar dute. Baina ez dira bakarrak beraien prezioa igo dutenak. Gorakada horrengaitik, autobuseko bieteak ere bai emendatu dira. Eta zergaitik igokada hori? Gasolinaren prezioa jautsi da! Hau ulergaitza da, gasolina igotzen denean igotzen delako eta bestela ba beste arrazoi bat aurkitzen dute, baina kontua prezioa igotzea da. Baina soldatak ez dituzte igoko, beraz gure gurasoentzat ere bai igokada hau oso garrantzitsua da!

Nun bukatuko dugu martxa honetan? Prezioak igo eta igo egiten dira baina gure hilabete sariak beti berdin jarraitzen dute!

Kexu naiz!!!


Gure bloga dakizuen bezala, kexu naiz deitzen da. Eta blog hau sortu dugu, zuen kexak elarazteko denei, baina azken aldi honetan, zuen kexak jasotzeari utzi diogu, eta ez dakigu zergatik. Pentsatzen dugu eguberriko oporrak zirela eta kexak ez ditugula jasan. Baina, ez da oporretan gaudelako ez dugula kexarik! Begira gu zenbat kexatu garen, oporrak direlako! Beno ez oporrak direlako, kexatu gara opor hauetan emandako lanengatik baita hotzarengatik ere!

Beraz espero dugu zuen kexak entzun ahalko ditugula besteei helarazteko.

Beraz esan bezala, ez ahantzi zuen kexak idaztea, guk plazer handiz entzungo ditugu, beno kasu honetan irakurri!!

Besterik gabe, laister arte !!!