skip to main |
skip to sidebar
Duela gutxi, gazteak geroz eta gorrago geratzen ari garela entzun nuen telebistan. Honen eragile nagusia musika altuegi eramatea omen da. Gazteok geroz eta ohitura gehiago omen dugu musika entzuteko, edonon, bai etxean, zein autobusean, metroan edota kaletik doazenean eta bolumena altuegi eramaten dugula diote ikerketek. Ez dakit Euskal Herrian zein izango den gazte gorren tasa, baina ziur nago UPVn ikasten dugunok gor geratzeko arrisku handia dugula. Eta ez musika altuegi eramaten dugulako.
Zein izango ote da gure gorreriaren erruduna? Ba beste behin ere, obrak! Kafetegi nagusia zenaren alboan egiten ari diren zuloa dela eta zarata jasanezina da. Egun osoan makinen hotsa duzu buruan sartuta eta azkenean izugarrizko buruko minarekin bukatzen dugu, ahotsa nola geratzen zaigun ez aipatzearren. Izan ere, ondoan daukazunak entzun zaitzan ahotsaren tonua, bikoiztu edo hirukoiztu egin behar duzu. Beraz obrak jasanezinak eta deserosoak ez ezik, osasunarentzat kaltegarriak ere badirela esan beharra daukagu. Bukatu dezatela honekin lehenbailehen!
Iritsi da negua! Tira, udazkena da baina egun hauetan bazirudien negu bete betean murgilduta ginela. Urteko garai honetan, jakina den bezala, euria egiten du, hotz handia izaten da, haize bortitza ibili ohi da... Urte sasoi honetarako normala dena, alegia. Badirudi, ordea, campus hau eraiki zenean ez zutela kontutan hartu Euskal Herrian kokatzen zela eta herri honetan euria eta hotza ohikoak direla.
Campuseko fakultateak, eraikinak eta campusa bera orokorrean ez dago prest eguraldi txarrerako. Alde batetik bestera joaterakoan edonon daude ur putzu handiak (orain gutxi eraikitako pasabide berrietan ere bai, ez da beraz urteen aitzakiarik), ikasgeletan ituteak eta haize korronteak jasan behar dira eta kalefakzio zerbitzuak ere ez du berdin funtzionatzen fakultate guztietan...
Nahiko gogorra bada horrelako eguraldiarekin ohetik altxa behar izatea unibertsitatera joateko, bertara iritsitakoan horrelako baldintzak aurkitzeak are gogorrago egiten du!
Gaur aurretik adierazitako kexa batekin gatoz zoritxarrez. Ez da gure asmoa astunak eta errepikakorrak izatea baina euskarak UPV-n bizi duen egoera tamalgarria azpimarrratu beharrekoa dela deritzogu.
Gaur goizean, eskaera bat egitera zuzendu gara dekanotzara eta Euskal Herrian gauden heinean, geure hizkuntza erabiltzera mugatu gara. Zerbitzatu gaituen idazkaria ordea beste errealitate batean bizi dela ematen zuen. Izan ere erabiltzen zuen hizkuntza euskera ez ezik beste edozein hizkuntza izan zitekeen. Saiatu, saiatu da baina ez zegoen emakume hori ulertuko lukeenik. Hortxe hasi zaigu totelka eta bi hitz jarraian esan ezinik.
Saiatu da ahal den neurrian eta egia esan ez du gaztelerazko hitzik erabili, kostatu zaion arren. Hala ere, ikasleoi beste hainbat gauza exijitzen zaizkigun bezala, langileei euskeraz ongi jakin dezaten exijitzea eskatzen diogu UPV-ri. Euskaraz erantzun gaitzatela nahi dugu, gure hizkuntza den heinean guk ez dugulako baztertzeko asmorik ezta nola baztertzen duten ikusteko asmorik.
Gaur fakultateko jaia zela esan genuen atzo eta hori dela eta, kafetegi txikira joateko bidea moztua zegoen gaur goizean eta ezin genuen betiko lekutik pasa. Hau da itzuli osoa egin behar zen, Baina ez unibertsitateko itzuli osoa, edifiziorena baizik. Baia bat pasa eta gero, zubian aurkitzen ginen.Baina hori ez zekiten denek, beraz batzuk bueltaka ibili dira eta beste batzuk ordea, apunteak berokiaren azpian jarri eta unibertsitateko itzulia egin dute korrika.UPVkoek zer pentsatu dute, gizarte eta komunikazio zientzietako fakulktateak klaserik ez zuenez, zuzenbideko ikasleak ez zirela klasera joango eta beraz kafetgira ere ez? Non dago zentzua?Behintzan obreroak konturatu direnean, baia mugitu dute eta horrela ikasle eta irakasleek lasaiki pasatu ahal izan dira.
Beti kexatzen ibiltzea ere aspergarria suertatzen zaigulako, zerbait positiboagoa esatera gatoz oraingoan. Izan ere biharko eguna egutegian gorriz markatua dugu Gizarte Zientzietako ikasleek, fakultateko jaia dela eta ez da klaserik izango. Hala ere, ikasle askok unibertsitatera joan beharko dute bidaltzen dizkiguten lan guztiekin aurrera egitera. Ikusi dezakezuen bezala, ohar honetan ere badago aldarrikapenerako tokitxo bat eta hain modu zuzenean ez bada ere adierazi dugu gure kexa.
Nik uste nahiko ondo ulertzen dela ezta? Aurreko sarreran Bolognaren inguruan azaldutakoarekin lotura zuzena duela esango nuke nik.
Dena den, jai egun ona pasa dezazuela posible duzuenok!

Aurrekoan lehenengo aldiz aipatu genuen Bologna prozesua hemen. Prozesu hau dela medio ikasleok hainbat ondorio jasan beharko ditugu. Bat aipatzearren, lan karga handiagoa izango dugula gure gain. Bolognarekin, lan gehiago egin beharko ditugu eta lan horiek egiteko erabiltzen dugun denbora ere neurtuko zaigu. Erabat kontrolatuta egongo gara.
Sistema hau jada ezarrita duten beste herrialde batzuetan, ikasleen fitxatu egin behar dute liburutegira doazen bakoitzean. Langileek tailerretan bezala. Modu honetara, ikasleek zenbat denbora eman duten ikasten kontrolatzen dute.
Ikasleak etengabean erakutsi dugu ez dugula Bolognarik nahi eta ez dugula onartuko, hala ere gure hitza errespetatu gabe aurrera daramaten prozesua dugu begien aurrean.
Leioako fakultatean egiten ari diren obrek eragin negatibo ugari izango dituela bagenekien. Hala ere, iritsi zaigun azken kexa benetan interesgarria da. Orain arte ez nion kontu honi erreparatu baina idatzi digun azken ikaslean esan bezala, obrek ikasleen arteko harremanak hozten ditu. Askok ez duzue honen arrazoia ulertuko, beraz hona hemen azalpena.
Iragan batean, eremu komunak omen zeuden Leioako kanpusean. Honek ikasleen arteko harremanak ahalbidetu eta errazten zituen. Ikasleak eremu hauetan batzen ziren eta bizitza soziala egiten zuten. Gaur ordea, obren kontuarekin, eremu bateratu hauek desagertu egin dira eta ikasleak klasean eta kafetegian bakarrik ikusten dute elkar. Honekin ikastera bakarrik mugatzen den ikasle eredua inposatu nahi digutela pentsatu dezakegu, bizitza sozialik ez duen ikasle eredua. Hala ere, guk beste behin ere ez diogu agintzen digutenari kasurik egiten eta ahal den neurrian beste ikasleekin biltzen saiatzen gara eta zuei ere berdina egitera animatzen zaituztegu.