lunes, 12 de enero de 2009

Agur!


Irakurle maiteak! Ohore bat izan da lau hilabete hauetan zehar proiektutxo hau aurrera eramatea, ikasleon hitzaren bozgorailu izatea eta zuen kezkei aterabide txiki hau eman ahal izatea.
Egia esan oso azkar pasatu zaigu denbora tarte hau eta nahiz eta guk utzi egin behar zaituztegun, mezu garrantzitsu bat daukagu zuentzako: KEXATU ZAITEZTE!
Jarraitu ezazue zuen kexak adierazten eta lau haizetara zabaltzen. Nahiz eta ez diguten kasurik egingo, gure iritzia ez dadila zokoratua gelditu. Obrek, UPVren ganora faltak, ikasleon bazterketak...horrek guztiak hor egoten jarraituko du tamalez, beraz ez etsi eta badakizu: OIHUKATU, ALDARRIKATU, KEXATU!!!

Kexu naiz!!!

Ikusiko zenutenez, gune honek askorako ematen du. Asko dira plazaratu ditugun kexak, eta asko plazaratu ez ditugunak ez baitugu astirik izan. Orokorrean konturatuko zineten ez gaudela ados UPV-k eskaintzen digunarekin, ez hezkuntzari dagokionez ezta instalazioei dagokienez ere. Zenbatetan aipatu ote dugu obren afera!! Gure ustez unibertsitateak aukera onenak eskaini beharko lizkioke ikasleriari, zentzu guztietan. Horretarako ezinbestekotzat jotzen dugu ikasleon hitza kontuan hartzea. Horra hor UPV-ren arazoa. Ez dute ezertarako ikasleokin kontatzen. Dena euren nahien eta interesen arabera egiten dute, ikasleon kezkak kontuan hartu gabe. Ondorioz asko gara gustora ez gauden ikasleak, beraz gure kexa guztiak batean biltzeko edo gure desioak esaldi bakar batean bilduko ditugu: IKASLEON HITZA KONTUAN HAR DEZATELA!

Hotza

Eguraldi txarrean murgilduta gauden honetan, hotzaz mintzatu behar gara berriro ere. Euskal Herriko hainbat txoko zuriz margotuta dauden bitartean, Leioak bere kolore grisa mantentzen jarraitzen du. Hori bai, hotza ez da atzean gelditzen. Belarriak, eskuak, sudurra...gorputz guztia izoztuta geratzen zaigu egunero-egunero. Gainera, unibertsitateko hainbat txokotan berogailuek ez dute funtzionatzen, ondorioz kalea ez ezik, eraikinen barnealdean ere hotza pasatzen dugu. Zenbat aldiz kexatu gara jada arrazoi berdinarengatik? Ez gara gehiegi luzatuko kontu honekin, gure osasunagatik espero dugu laister instalazio guztiak behar duten bezala egotea eta unibertsitatean normaltasunez egon ahal izatea.

Lan eta lan

Azterketak gainean ditugu eta ikasten egon behar genukeen arren, ezinezkoa dugu. Lanez gainezka gaude, irakasle gehienek lanak eskatu dizkiguten azterketak hasi baino aste bat lehenagorako. Denboraz larri gabiltz, egun osoa ematen dugu lanak egiten eta okerrena guztiak bukatzean ikastea tokatzen zaigula. Hala ere, lasaiago ibiliko gara azterketa garaian. Behintzat ez dugu klasera joan beharrik eta egun osoa daukagu ikasteko.

Beraz, ezer gutxi dugu esateko. Soilik animatzeko eta energiaz hartzeko gainean datorkizuena. Pentsatu hilabete bat baino ez dela eta bukatzean ospatzeko aukera izango duzuela.

Amets gaiztoak ez du amaierarik

Opor laburrak izan dira hauek, hala ere egun gutxi hauetan fakultateaz ahazteko gai izan gara (nahiz eta lanez lepo ibili garen). Oporretatik bueltatzean ordea, errealitatze gordinera itzuli behar izan dugu eta konturatu gara Leioan ez dela aldaketarik egin. Obrek hortxe jarraitzen dute. Zaratak, hautsak, zuloek...hortxe jarraitzen dute. Egia esan, bukatuak egongo zirela pentsatzea inuxenteen kontua litzateke. Hala ere guk protestatzen jarraituko dugu. Ordu asko pasatzen ditugu unibertsitatean eta ahalik eta erosoen egotea gustatuko litzaiguke. Ez da batere gustokoa zaratea artea ikastea, are gutxiago orain, azterketak gainean ditugunean. Beraz berriro errepikatuko dugu: bukatu obrekin mesedez!!!

lunes, 5 de enero de 2009

Prezio igokada


2009 urte hasiera honentzat, prezio batzuk igo dira, adibidez autopista.

A-8ko autpistak bere prezioak igo ditu. Donibane lohitzunetik Bilbora joateko, Oiartzuneko autopista, 1,4tik 1,55eurora pasa da eta Durangoko autopista, 7,33tik 7,60eurora. Eta hori garesti da, beraz pentsa ikasleentzat. Ikasleek bidai hori astean bitan egin behar dute. Baina ez dira bakarrak beraien prezioa igo dutenak. Gorakada horrengaitik, autobuseko bieteak ere bai emendatu dira. Eta zergaitik igokada hori? Gasolinaren prezioa jautsi da! Hau ulergaitza da, gasolina igotzen denean igotzen delako eta bestela ba beste arrazoi bat aurkitzen dute, baina kontua prezioa igotzea da. Baina soldatak ez dituzte igoko, beraz gure gurasoentzat ere bai igokada hau oso garrantzitsua da!

Nun bukatuko dugu martxa honetan? Prezioak igo eta igo egiten dira baina gure hilabete sariak beti berdin jarraitzen dute!

Kexu naiz!!!


Gure bloga dakizuen bezala, kexu naiz deitzen da. Eta blog hau sortu dugu, zuen kexak elarazteko denei, baina azken aldi honetan, zuen kexak jasotzeari utzi diogu, eta ez dakigu zergatik. Pentsatzen dugu eguberriko oporrak zirela eta kexak ez ditugula jasan. Baina, ez da oporretan gaudelako ez dugula kexarik! Begira gu zenbat kexatu garen, oporrak direlako! Beno ez oporrak direlako, kexatu gara opor hauetan emandako lanengatik baita hotzarengatik ere!

Beraz espero dugu zuen kexak entzun ahalko ditugula besteei helarazteko.

Beraz esan bezala, ez ahantzi zuen kexak idaztea, guk plazer handiz entzungo ditugu, beno kasu honetan irakurri!!

Besterik gabe, laister arte !!!

Lanak bukatu dituzue?


Piskat lehenago esan dugun bezala oporrak bukatu dira. Eta lanak bukatu al dituzue?

Ze nola ez, opor hauetan lanez gainezka egon gara denak!! Irakasleek oporrak zirela eta, aprobetxatu dute lanak emateko. Azterketekin aski izango ez bagenu bezala, eta beste batzuk ordea aspalditik emanak zituzten lanak oporrak eta geroko baina beno, dena akumulatzen da bukaeran!

Hau dena esateko, lan asko genituela eta batzuk, azken egun hauetan dena egiten saiatu garela, eta oraindik hortan gaude.

Baina galdera bat dugu. Oporrak berez ez dira pausatzeko? Guk hori buruan izan dugun kezka bat da. Gure buruetan oporrak = pausa zen, baina guk hau izan dugu beti, oporrak = LANAK. Zergaitik ez dugu denek definizio berdina? Hain zaila da denek berdin pentsatzea? Ikusten den bezala bai eta oso zaila, ze bi definizio horiek oso desberdinak dira?

Zuek ze definizio duzue buruan oporrak esaten den bakoitzean?

Azterketak hurbiltzen hari dira!!!


Eta bai!!! Azterketak hemendik bi astera dira!!!

Zuek zertn zabiltzate?? Ikasia al duzue gehiengoa? Lortu al duzue, opor hasieran esandako guztia egitea?

Guk ez dizuegu esanen zeren eta nahiago dugu zuena jakin!

Garai hauek ikasle izanki, gutxien maite ditugun garaiak dira. Beti ikasi behar da, eta gure klasekideak, oso urduri jartzen dira, irakasleek urduri jartzen baikaituzte, esanez ikasten hasi behar garela ikasten hasi ez bagara gauza gaizki joango dela... Eta hau gertatuko da asteazkenetik goiti. Horrela otsaila hasiera arte, zeren eta hor bukatzen dira azterketak. Hor arnasten hasten ahalko gara piska bat gehiago! Baina ez luzarorako, ze hor ere etxeko lanekin hasiko dira, praktikak egiten hasiko gara berriro ere... eta hor ere bai klaseetara joan beharko gara. Azterketak duten alde on bakarra, klaseetara joan behar ez garela da. eta nahi ez badugu, ez gara behartuak egunero Leioara igotzera zeren eta etxean ere ikasi baitaiteke. Baina esan bezala alde on bakarra da. Alde horretatik nahiago dugu klasera joan beti eta azterketarik ez izan!

Baina zer eginen zaio, beraz guk santza ona opatzen dizuegu denei eta lortuko duzuela espero dugu!

Oporrak bukatzen dira!!!

Lehenik eta behin, URTE BERRI ON DENEI!!!
Ikusten dezakezuen bezala, oporrak bukatzen ari dira eta gu laister betiko martxa hartzen hasiko gara. Faltan botako ditugu oporrak!!! Berriro goiz altsatzen hasi beharko gara klaseetara joateko, berriro autobusa itxaron beharko dugu goizero, berriro betiko gauzak eginen ditugu.
Bestalde jendea oso estresatua ibiliko da, azterketak iristen baitira eta gehiengoak, normala den bezala ez du gauza handirik egin oporretan, jan eta besta egiteaz aparte. Beraz klaseak eta gero, ikasi beharko da, liburutegian egon beharko gara ikasten eta gero etxera iritsi eta gero, berriro ikastera eta hori egunero azterketak bukatru arte! Baina hori beste atal batetarako utziko dugu, aski dugu bakarrik pentsatzeaz oporrak bukatu direla.
Eta ez dakit konturatu zareten baina azken egun hauetan eguraldia iluntzen hasia da, eta hori pentsatzen dugu, klaseak hasten direlako dela. Gaur adibidez batzuk jada hasiak dituzte klaseak, baina beno, lehenago izan zituzten oporrak, beraz ez digute penarik ematen!
Utziko zaitutzegu, zeren eta bakarrik pentsatzea oporrak bukatu eta klaseak hastera dozela, deprimitzen haste gara.
Beraz besterik gabe, sartzea arte!!!

lunes, 29 de diciembre de 2008

Hotza


Abenduan beti hotz egiten du, eta aurten berdin, baina azken egun hauetan, ez du hainbeste hotz egin ez? Behintzat nere herrian ez. Egunean zehar bakarrik, zeren eta gauetan...ikaragarrizko hotza egin du, baina beno hori normala da, neguan gaude ez? Eta egia esan, gustorago soportatzen da hotza, euria baino, zeren eta azken bolada honetan, euria eta euria bakarrik egin du, eta horri hotza gehitzen badiogu... insoportablea den gauza bat bilakatzen da.

Baina guk, hotzaren gaiarekin jarraituko dugu. Zer duzue gustoko egitea hotza egiten duenean? Nik etxean tximinia bat izango banu, hor pasako nuke denbora gehien baina ez dudanez, ba ezin dut! Beraz nik denbora daukadanean, manta lodi bat hartzen dut eta telebista aurrean jartzen naiz goxo goxoan!

Galdera hau pausatu eta gero, zuen erantzunen zai egonen gara jakin ahal izateko zer maite duzuen!

Leioa

Nola aurkituko dugu Leioako kanpusa 2009an? Uste al duzue obrak bukatuak izanen direla?
Eta bai, beste behin obrekin gaude! Beraz zer pentsatzen duzue? Obrak bukatuak izanen dira edo oraindik berdin jarraituko dute? Edota okerrago oraindik, obra gehiago izanen dira?
2009ko urtea, espero dugu lasaiago izanen dela gure belarri eta begientzat. Ez dugu belarriko minik izan nahi, eta gure begiak, gauza politak ikustea espero dute, eta ez buruz behiti dagoen kanpus bat.
Olentzerok bete al izan du gure desioa?
Bestela zer, zenbat denboraz jasan beharko ditugu oraindik obrak? Guk esango genuke...EZ DAKIGULA!!! Baina beti esaten dugun bezala, badakigula luzarorako hor daudela.
Gai horrekin segitzen badugu, depresiaon sartuko gara, beraz hortan utziko zaituztegu!
Ongi segi eta sartzea arte!

domingo, 28 de diciembre de 2008

Krisia??

Denek dakigun bezala, krisi garaian gaude. Baina berdin berdin dirua gastatzen jarraitzen dugu. Beno gastatu baino, xahutu esango nuke nik. Badirudi ez dakigula gabonak dirurik gastatu gabe pasatzen. Dirua beharrezkoak ez ditugun gauzetan gastatzen dugu gainera. Zertarako horrenbeste turroi, gozo, eta opari? Benetan zoriontsuago egiten gaitu hainbeste gauza izateak? Azaleko zoriontasuna baino ez da. Urte osoan izandako arazo guztiak ez dira desagertzen gabonetan, hor jarraitzen dute. Hala ere jendeak egun hauetan ezer pasatuko ez balitz bezala egiten du. Ba tamalez esan beharra daukat, zoriontasun faltsu horretatik bueltatzen direnean, arazoek hor jarraituko dutela, beraz hobe euren buruak gehigi ez engainatzea.

Hala ere, ez dut garratzegia iruditu nahi, beraz nire iritzi pertsonala eman ostean, gabonen izpirituan sinesten duzuen guztioi Gabon zoriontsuak opa dizkizuet eta 2009. urtea ongi hasi dezazuela!

Lan lan eta lan

Kaixo denei!
Lanean hasi al zarete? Zenbat lan dauzkazue opor hauetan egiteko? Guk asko dauzkagu, irakasleek lan asko eman dizkigutelako, baina guk ez ditugu bakarrik etxeko lanak egiteko!
Bizitza sozial bat dugu ondoan, batzuk lan egiten dute taberna batzuetan, edota beste hainbat gauza egiten dituzte. Eta ez da opor hauek, eguberriko oporrak direlako, gauzak aldatuko direla eta ez dugula lanik eginen, lan doblea daukagu. Tabernetan lan egiten dutenek, ordu gehiago paatzn dituzte lanean ... eta martxa honetan, noiz pausatzen ahalko gara?
Zuek ba al dakizue?
Oporrak direlarik oporrak direlako, irakasleek uste dute denbora libre gehiago izanen dugula eta oporrak ez direnean, klaseak eta ondoan egin behar dena. Hau ezinezkoa da, ikasleok arnastu ahal izan behar dugu!!
Besterik gabe, urrengorate!

viernes, 26 de diciembre de 2008

Oporrik ez ikasleontzat!

Kaixo guztioi!
Zelan doaz gabonetako oporrak' Beharbada pentsatuko duzue oporretan gaudela eta ez dagoela kexatzeko aukerarik. Baina ez da horrrela, gaurkoan ere kexa batetik gatozkizue, oporrei buruzko kexa batekin hain zuzen ere. Izan ere denek hitz egiten dute ikasleon oporretaz, denek esaten dute ikasleak oso ongi bizi garela baina ezer gutxi dakite errealitateaz. Gu baino askoz hobeto bizi dira irakasleak. Guk ez ditugu benetako oporrak izaten. Ados, ez gara klasera joan behar eta astean zehar Bilbon egoten garenak gure herrietan egoteko aukera izaten dugu baina lan zamak ez du behera egiten. Inondik inora, klasean gaudenean baino lan gehiago izaten dugu egiteko, oporren bueltan azterketak baitatoz eta lanak izaten ditugu irakasleei entregatzeko.
Beraz ez pentsatu ikasleok hain ongi bizi garenik.

lunes, 22 de diciembre de 2008

Obrak (XVII)

Obrak! Aspalditik aipatu ez genuen gaia! Baina beno, gauzak ez dira asko aldatu, oraindik Leioa obretan dabil. Baina noiz arte? Noiz arte ez dakigu, baina luzarako hor daudela esango genuke! Espero da, opor hauetan, ikasleak hor ez gaudela aprobetxatuz, aurrera jarraituko dutela eta gu iristerakoan sorpresa handia eramanen dugula. Baina esaten den bezala, oso polita da amestea, izan ere horrelako gauzak gertatzea oso sinestezina baita, batez ere Leioa batean. Urteak eta urteak daramate obretan eta orain egiten ari direnak, ez dugu pentsatzen oporrak eta gero bukatuko direnik, nahiz eta olentzerori eskatu! Olentzerok gauza asko egin ditzake, baina ezin zaio beste munduko ezer eskatu!
Jende askoren mezuak jasotzen ditugu eta asko obren inguruan dira! Eta egia esan pixka bat aspertuak gaude, beti gauza berdinak irakurtzeataz. Ez dugu hori esaten, zuen emailak ez ditugula jaso nahi esateko, baizik eta, obrak bukatzea nahi dugulako! Ez gaizki pentsatu!
Uste al duzue, Leioako ikasle guziak Olentzerori eskatzen badiogu, obrak amaituak izatea oporrak eta gerorako, gure desioa beteko dela?
Guk ez dugu pentsatzen, zeren eta lehen esan dugun bezala, ezin da beste munduko zerbait eskatu!
Besterik gabe, beste bat arte, eta ean urrengo astea ongi hasten dugun eta ez dugun berriro obrarik aipatu behar.

Eguberriko oporrak


Iritsi dira neguko oporrak, hainbeste itxaroten genituen oporrak! Baina egia esan oraindik ez gaude denak oporretan, batzuk normalean, 23an bukatzen dute. Gu bezala adibidez.
Eta zer egiteko asmoa duzue opor hauetan? Bidaiaren bat planifikatu ahal duzue? Eta bestalde, eguberriko opariak erosi dituzue? Ai ai ai, garai hauetan zenbat gastatzen den. Zozoki, nahiz eta ez den asko gastatu nahi, beti behar dena baino gehiago gastatzen da, eta batez ere oparietan!
Baina kontua ez da hori, kontua da, OPORRETAN gaudela, eta ikasleok merezi dugula! Udatik daramagu oporrik izan gabe, eta gure buruentzat on egiten du oporrak izatea. Beno irakalseentzat ere, baina beno gu ikasle garenez, ikasle moduan hitz egiten dugu. Opor hauek izaten duten alde txarra, azterketak hurbil direla da eta asko ikasi behar dugula! Eta horrelako garaiak oso zailak izaten dira ikasten hasteko. Baina zer eginen zaio horri! Beti alde txarrak izaten ohi dira!
Besterik gabe, Eguberri on eta Urte berri on bat opatzen dizuegu.
Ongi aprobetxatu oporrak eta asko ikasi!

jueves, 18 de diciembre de 2008

Defentsak baju

Data hauetan guztiok ahultzen omen gara. Hotza, giro desatsegina, inguruan hedatzen diren birusak...guztiak eragiten digu eta ondorioz defentsak bajuago izaten ditugu. Horren ondorioz nekatuagoak egoten gara, ez dugu udaberrian izaten dugun bizipoz eta energiarik izaten. Gainera lanpeturik egoten garen garaia izaten da hau. Azterketak iristear daude eta lau hilabetetako lana pilatzen zaigu gehienoi, gutxik eramaten baitute lana egunera.
Eskerrak gazteak garen eta indarrez hartzen ditugun horrelako datak. Irakasleak ez dute gugan asko pentsatzen, hori argi uzten dute bidaltzen diguten lan zama guztiarekin. Ez dugu berriro eskatuko lan gutxiagorik bidaltzea, badakigu eta ez digutela kasurik egingo. Beraz animoak ematea baino ez zaigu geratzen.
Badakizue bitamina asko hartu, ongi tapatu ez hozteko eta animoz ekin gainean dakorkigunari!

lunes, 15 de diciembre de 2008

Azterketak hurbiltzen


Ez dakit zuek baina guk horrelako garaiak ez ditugu asko maite.
Alde on bakarra da ez garela klaseetara joan behar, baina bakarrik hori. Iraila hasieratik emandako guztia ikasi behar da, gainera askotan ez zara gogoratzen zer landu dugun eta zer ez eta oraindik zailagoa egiten zaigu ikastea.
Ez dakit zenbat egun egon behar garen ikasten, beraz egunero etxean egon behar gara. Ezin da besta egin, eta batzuentzuentzat, justu garai horietan, beraien herriko bestak dira, beraz beti bezala, beste behin huts egiten dute.
Baina nola ez, azterketak ez dira ikasten hasi behar aste bat lehenago, eguberritan ere ikasi behar da, eta eguberriak ez dira data oso onak ikasten hasteko. Klaseak hasi direnetik, opor bakarrak dira beraz pausatu nahi dugu baina ezinezkoa da bestela trenak arrapatzen gaitu eta konturatu orduko, jada azterketa garaiak dira.
Beraz nola egin trenak ez arrapatzeko?
Zuek ikasle finek, nola egiten duzue azterketentzat ikasteko?
Zuen proposamenen zai gaude eta espero dugu onak izanen direla, horrela guk ere bai erabili ahal izango ditugu estrategia horiek.

Autobusak

Goizero historia berdina gertatzen da autobuekin. Beti berantean daude eta askotan, nahiz eta ez izan denen kasua, beteta daude. Edo bestela lagun talde baten bizitza osoa entzun behar da. Badirudi, nahi dutela denek jakin dezaten zer egiten duten beraien egunerokoan. Baina ulertu behar dute, autobusean dauden beste bidaiariak, beharbada lokuluska bat egin nahi dutela klasera joan baino lehenago, gauean ez baitute oso ongi lo egin edo besterik gabe, lo egin nahi dutelako.
Baina arazo hau ez da bakarrik goizetan gertatzen, arratsaldetan ere gertatu ohi da, klasean ez dakit zenbat denbora egonezkero irakasleen txapak entzuten, ez duzu berriro beste lagun talde baten txapak entzun nahi, baina tamalez hori gertatzen da.
Beraz nola egin behar da ulertarazteko horrelako jendeari, autobusetan ez daudela bakarrik eta besteak errespetatu behar direla ere bai?
Gero gainera aurpegi txarrarekin begiratzen baditugu, gu gara errespetu falta daukagunak. Baina guk nor aspertzen dugu gure eskinean?